XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dialektiku-materialismoa.

Dialektiku-materialismoak izadi, gizarte ta giza-pentsamentuak dituzten mobimentuaren lege orokarrak azaltzen ditu ().

Goian esan dugunez, Marx eta Engelsek Hegelgandik zuten dialektika.

Materialismoaren aurrelariak, Marx etorri arteo, materialkiro azaltzen zuten izadia.

Kondaira, berriz, idealistikiro.

Errusiako marxistak gora handia ematen diete bai dialektiku-materialismoari, baita edesti-materialismoari ere.

Dialektiku-materialismoa eta edesti-materialismoa marxisten filosofiaren, politika-ekonomiaren, sozialismo zientifiko eta marxisten alderdien estratejiaren ta taktikaren oinharri dira.(: sarreran).

Marxengan.

Marxek funtsezko materialismoa bere Filosofi-ekonomizko idaztietan (1844) azaltzen du.

Gizona lanaren bidez dialektika ta aurrerabidez bere burua sortzen ari da (Selbsterzeugungsprozess) ta izadian eta gizatasunean tinkatzen, ez ordea Hegelen Idearen araura.

Marxek materialismo mekanikoa madarikatzen du () eta bere materialismoari humanismoa deitzen dio.